Ikastetxeko gorabeherak

 

  2021-04-30
KOADRO BAT TESTU ANITZ: AURTEN MERKATU ZAHARREN

Aurten, maiatzaren azkeneko asteburuan, "Koadro bat, testu anitz" proiektuaren erakusketa egingo dugu Merkatu zaharrean, beherago agertzen diren data eta orduetan.

Aurreko ikasturteetan bezala, parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Aukeratutako margolaria Dima Dmitriev da eta bere artelana: "Haur arrantzaleak".

Zuek ipuin, komiki, azalpen, plastika lan, olerki… batekin parte hartu nahi baduzue, ekar ezazue maiatzaren 21a baino lehen eta tarte bat egingo dizuegu gure erakusketan.

Bestalde, ikasturte berezi honetan, proiektu hau, "Koadro bat, testu anitz", iragartzeko kartelaren lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Proposamenak formatu digitalean bidali beharko dira, maiatzaren 14a baino lehen, helbide honetara:

                                                                            info@koldomitxelenaikastetxea.com


AZALDU BEHAR DUEN INFORMAZIOA, HAU DA (elebitan izan behar du: euskaraz eta gazteleraz):

• Kartelaren izenburua: KOADRO BAT TESTU ANITZ 

                     UN CUADRO MUCHOS TEXTOS

                                    Koldo Mitxelena Ikastetxea

• Koadroaren izena eta egilea: "Niños pescadores/Haur arrantzaleak", Dima Dmitriev • Erakustokia: Jose Luis Caso Aretoa - Merkatu zahar

• Datak eta ordutegia:

  • Maiatzak 28, ostirala / 28 de mayo, viernes: 17:00 - 19:00 
  • Maiatzak 29, larunbata / 29 de mayo, sábado: 11:00 - 13:00/17:00 - 19:00 
  • Maiatzak 30, igandea / 30 de mayo, domingo: 11:00 - 13:00 
  • Maiatzak 31, astelehena / 31 de mayo, lunes: 17:00 - 19:00

Kartel irabazlea erakusketa herrian iragartzeko erabiliko da.