Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-06-06
KONTARI-LANDARBASO ABESBATZA

Igande honetan, ekainak 9, arratsaldeko 19:00tan Fatima elizan, gure ikastetxeko 4. mailako ikasleak Kontari-Landarbaso herriko abesbatzako neska mutilekin batera "(DES)BERDIN MUSIKALean parte hartuko dute.

Musikalean jorratuko diren gaiak aniztasuna eta inklusioa izango dira. Eskolan, lagun artean eta neska-mutilen inguruetan ematen diren egoera eta errealitate desberdinak abestien, antzerkiaren eta mugimenduaren bidez istorio oso bat kontatuz lotuko dira.

Kontari- Landarbaso, 8-15 urte arteko neska-mutilez osatua dago eta kantua, gorputz adierazpena, antzerkia eta dantza uztartzen ditu.