Ikastetxeko elkarbizitza kudeatzeko organoa
ELKARBIZITZA BEHATOKIA ikastetxeko elkarbizitza kudeatzeko organoa da. Harreman positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen laguntzea, horixe da bere xedea. Azken batean, zer lortu nahi dugu behatoki honen bidez? Komunitateko kide guztiek jakin behar dute baloratu eta entzun egingo ditugula, eta, ikastetxean erabakiak hartzeko orduan, erantzukizuna eta partaidetza izango dutela.
Pertsona guztiek izan behar dute beren erabakiak hartzeko modua, betiere, errespetua, elkarrizketa, negoziazioa eta adostasuna oinarri hartuta.
ELKARBIZITZA BEHATOKIAREN funtzio batzuk honako hauek izango dira:
ELKARBIZITZA BEHATOKIAN komunitateko kide guztiek egon beharra dugu: zuzendaritza, irakasleak, guraso, ikasle, zerbitzuetako langileak eta laguntza zerbitzuetako irakasleak.
Urtean 5 bilera inguru izango dira, eskola orduetan.
Hori dela eta, zirkular honen bitartez zuek animatu nahi zaituztegu bertan parte hartzera.
Zuen burua aurkeztu nahi izan ezkero bete ezazue beheko orri oina eta eskolara ekarri ekainaren 1a baino lehenago, mesedez.
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: