Dantza

 

Dantza

Ekintzaren arduraduna:
Bamboo Dance dantza eskola (Ikastaro hauek Eider Rodriguezek sortu eta ikuskatu ditu)

Dantza urbanoa, garaikidea, baleta, afrikarra...

Ikasturte honetako ideia hiruhilero dantza estiloz aldatzea da.

Lehen hiruhilabetekoan dantza urbanoarekin hasiko gera eta hurrengoetarako galdetegi bat egingo dugu ikasleen artean non Dantza Garaikidea, Baleta eta Urbanoaren barnean lantzen ditugun estilo espezifikoak proposatuko dira; Afro, House, Locking, Comercial...

Jarduera honen helburua da eskolan ematen den hezkuntza musikalaren erritmoa zabaltzea, belarriak ez ezik, erritmo guztia gorputzaren gainerako ataletara zabalduz. Kontua ez da koreografiak ikastea, irakaslearen mugimenduak imitatzeak ez baitu erakusten erritmoa sentitu, bizi eta ulertzen, baizik eta oinarrizko urratsak ikastea, gero erritmo desberdinetan eta gorputz-hezkuntza erritmikoan aplikatu ahal izateko.

Dantzaren onurak:
gozatu, estresa uxatu, ikasi eta egunerokotasunean zein beste jardueratan erabilgarri izango den diziplina irakasten zaie.

Onura psikologikoak: Motibazio zein konstantziaren balioa barneratzendute, dantzak kontzentrazio handia eskatzen baitu gorputz guztia kontrolatu ahal izateko.
Askatasuna, ziurtasuna eta erabakitzeko gaitasunak barneratzen dituzte, autoestimua hobetuz. Ikastaroan zehar emanaldi publiko ezberdinak burutzen dira oholtza gaineko beldur hori uxatzeko.
Gainera, adierazkortasuna hobetzen dute eta musikaren eta mugimenduaren bidez sentitzen dutena transmititzen ikasten dute; horrek komunikazio hobea eta sozializazio-maila handitzea dakar.
Talde lanaren balioa barneratzen dute.
Musikaltasuna bereganatu, sentitu eta erabili egiten dute erritmoa ulertu ostean. Kultura musikala garatzen dute gainera, aniztasun handiarekin lan egiten baitugu.

Onura fisikoak: malgutasuna, koordinazioa, indarra, oreka, pertzepzio espaziala, kontrola eta propiozepzioa lantzen dira.