Ikastetxeko gorabeherak

 

  2017-10-05
GURASO ELKARTEAREN URTEKO TXOSTENA: 2016-2017

Guraso elkarteak antolatu eta aurrera eraman dituen ekintzen berri

2016-2017 ikasturtean Guraso Elkartean 10 bat lagun aritu dira boluntario lanetan.

Guraso elkarteak antolatu eta aurrera eraman dituen ekintzak honako hauek izan dira:

  • Ikastetxeko zuzendaritzarekin bildu.
  • ESKOLA PUBLIKOAREN KALITATEA BERMATZEKO Baikarako (Gipuzkoako Guraso Elkarteen Elkartea) bileretara joan.
  • Testu liburuak antolatu.
  • Eskolaz Kanpoko Ekintzak antolatu.
  • Goiz txokoa kudeatzen dugu.
  • Euskara bultzatzeko ekimenak antolatu: Koldobike ipuin eta bideoklip lehiaketak eta Musika kantuan patioan.
  • Lur Korta ipuin kontalaria ekarri, HH2, HH3, HH4, HH5, LH1 eta LH2ko ikasleentzat.
  • Abenduaren 24ean olentzeroa antolatu eta hamaiketakoa eskeini.
  • Udal txistulariek antolatutako Donostia Eguneko kontzertuan parte hartu.
  • Erromeriako dantzak eta Muxiko ikastaroak antolatu.
  • Irteera kulturala Arantzazura.
  • Mendi irteerak: HH eta LHko ikasleentzat.
  • Montessori metodoari buruzko hitzaldiak antolatu.
  • Bizikidetza komisioan parte hartu eta ekintzak antolatu.
  • Interkulturalitate eguna antolatu.
  • Ikasturte bukaerako festaren antolakuntzan parte hartu, bazkaria eta haurren ekintzak eskeiniz.
  • Ikasturte bukaerako puzgarri eta apar festa.
  • Haur eta helduen danborrada antolatu.

 Interesatzen zaionarentzat memoria osatua guraso elkarteko Blogean duzue irakurgai.

Guraso elkartean jende berria behar dugu erreleboa osatzen joateko.
Animatu!!