Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-06-06
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA!

Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztiei, baita igandean jaira etorri zineten guztiei ere.

Urtean zehar,hainbat produktu jarri ditugu salgai jaiaren logoarekin eta leloarekin (MAKINA BAT TAUPADA), eta batzuk sobratu egin dira.

Erosteko interesa baldin baduzue, ekainaren 11n, 12an eta 13an Guraso Elkartearen bulegoan egongo gara, 16:30etik 17:30era, produktuak prezio erdian saltzeko.