Ikastetxeko gorabeherak

 

  2018-12-17
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA: PRODUKTUEN KATALOGOA!!!


Euskal Eskola Publikoaren Jaiari publizitatea emateko, hainbat produktu jarri ditugu salgai jaiaren logoarekin eta leloarekin (MAKINA BAT TAUPADA), eta produktu horien katalogoa eskura duzue helbide honetan:

https://koldokide.blogspot.com edo QR kodea eskaneatuz.

Generador de Códigos QR Codes

Erosteko interesa baldin baduzue, datorren abenduaren 21ean, San Tomas egunean, postu bat jarriko dugu Benito tabernaren aurrean.

Bestela, makinabattaupada@gmail.com helbidean egin ditzakezue eskaerak, eta ostegunetan jaso, Guraso Elkartearen bulegoan; bertan egongo gara 16:00etatik 19:00etara eskatutakoa banatzeko.

OHARRA: Nahiz eta eskaera egitea ahaztu, pasatu elkartetik materiala erostera. Animatu!