Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-04-29
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA: ABESTI ETA BIDEOKLIPAREN AURKEZPENA

Jada hurbiltzen ari da ekainaren 2a, eta Euskal Eskola Publikoaren Jaiko abestia eta bideoklipa prest daude. Apirilaren 30ean, asteartea, aurkeztuko ditugu. Aurkezpen ofiziala Donostian egingo dugu, goizeko 11:00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean, baina Errenterian ere egin nahi genuen aurkezpen txiki bat, abestia entzun eta bideoklipa ikusteko aukera emateko nahi duen orori. Arratsaldeko hitzordua Merkatuzarren (erdialdeko topo geltokiaren parean) izango da, 19:00etan.

 

Animatu etortzera!